3 urtez 500 000€ gutti gora behera partekatu behar dituzte Amikuzen proiektu amankomunetan

10/16/2020

Amikuzeko lurraldeko hautetsiak bildu dira asteazkenean. 3 urtez 500 000€ gutti gora behera partekatu behar dituzte proiektu amankomunetan. Azken bilkuran gauzak argitu baziren aldi hontan ere eztabaida izan da, herriko etxe berritze eta kirol guneaz mintzatzean. Mendiko bizikleta elektriko eta PLR plan local de randone delakoak berriz mahain gainean ezarriak izan dira. Herri elkargoko lege aldaketa batekin 30bat ibilbidetatik 2tara jautsi baita Amikuze. Bestalde 3 enbasadore izendatu dituzte jadanik ziren Gilber Dublan etxebizitzan, Sauveur Bacho kliman eta gizon emazten berdintasunean Chantal Erguy. Bukatzeko ostegunean prefetarekin bilduko dira Amikuzeko hautetsiak prefetak galdeginik.