30 bat laborariek, bereziki arto egileek, Lur Berri koperatibako sartzea blokatu dute oren batez atzo

2020-01-07

Olivier Gemin zuzendariaren egiteko manera salatzeko egin dute blokatze hori. Honek kanporatu du eguberri Bezperan arto saileko arduraduna, laborarien arabera haiekin lanean  artzen zakiena. Sauveur Urrutiaguer lehendakari ohiak asumitzen du kanporatzea, eta ez du gibel eginen. Joanden asteaz geroz, Eric Narbaits, Arbotiko auzapezak hartu du Lur Berri koperatifako lehendakari postua. Arto egilek hitzordu bat hartu dute lehendakari berriarekin. Langile ohiak ere hor ziren sustengu ekarteko, eta ere ohartarazteko 119 langile hohiek prud’hommes-etan ezarri dutela koperatiba. Lehenik entzungai Olivier Auzki laboraria, ondotik Saveur Urrutiaguer lehendakari ohia, eta azkenik Sauveur Bacho langile ohien ordezkaria