Agiantza publikorik ez aurten

01/19/2021

Pandemiagatik, aitzineko urtearen bilana egiteko eta urte berriaren aipatzeko, agerraldi publikoak ez dira antolatzen ahal. Baina auzapez zonbaitzuengana joanen gira ondoko egunetan bilanen egiteko.

Aste huntan Donibane Garaziko herriari interesatuko gira Laurent Inchauzpe auzapezarekin. Alfontxo Idiarten segida hartu zuen joan den neguan. Eta hauteskundeak iragan bezain laster hetsialdiari buru egin behar izan zion talde berriak.