Ahalmen urritasuna, Inklusioari sentsibilizatzeko eta sosa biltzeko manera pollita asmatu dute Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan

10/20/2021

Integrazio batzordearen sustenguz, 4garreko ikasleek lasterketa bat antolatu dute ostiral arratsaldean larzabalen gaindi. Bainan Lasterketa berezia izanen da,  kolegioko ikasle bakotxak behar baititu 5 sponsor atxeman bere inguruan, eta bakotxari euro bat diru laguntza galdegin. Antolaketa 4garrenekoen gain izan da, eta hauetariko batzu ditugu entzunen, Ihintza, Maitexa, Naia, Haizea hain zuzen