Aiherrako kabalkadako sartzeak oraindanik erosgai dira

09/06/2019

Kabalkada Aiherran lehen aldikotz antolatzen da aurten, irailaren 22 eta 29an.  Kaeria hortarat, dantzari, antzerkilari, kantari, herri guzia mobilizatu da ikusgarri eder baten eskaintzeko. Txartelak oraindanik salgai dira toki ainitzetan ; Eta azken denboretan ikusiz herrietako ikusgarrien arrakasta, hobe txartela aski goiz harturik. Kabalkada hau xehekiago aipatuko dugu ondoko egunetan, errepika orokorrak jitekoak baitira ere. Bainan lehen jasta bat emaiten daukute  Aiherrako Mikele, Kattalin eta Xabinak