Aitzineko egunetako beroen ondotik arrangura da ez ote denez kalterik izanen lore landareetan

2021-04-09

Aitzineko egunetako beroen ondotik, uste gabea egun hauetan Baxe Nafarroan. Tenperatua zero petik jeutsi da! Eta ikusiz arbolak eta landareak nola aitzinatuak ziren egin beroen ondorioz, arrangura da ez ote denez kalterik izanen lore landareetan.

Arbol eta fruitu ttipiekin lanean ari den Miren Harinordokirengana joan gira, berak ekoiztu fruituak baliatuz, Milika izozkiak egiten ditu Anauzen. Karroinaren ondorio txarrik baduen galdegin dakogu.