Aiziritzeko herria iguzki panelen ezartzekotan da I-ener.ekin, lehen herria Amikuzen engaiamendu hortan

2019-03-05

Iener, energia berriztagarriak garatzen dituen enpresak, informazioa bilkura bat antolatu zuen Aiziritzen joan den astean. Preseski astelehen hontan lanean hasi baitira herriko kirol gelako teilatuan eguzki plaken instalatzen. Lehen herria da amikuzen iener-ekin konbenioa izenpetzen, eta espero dute herri gehiagok pario hori egitea, herriari ez baitako sosik  gostatzen baizik teilatu baten uztea. Iban Lacoste Iener-eko teknikaria