Alduden, elurra delarik mendialdean bizi direnek Xavier eta Mathieuren bisitaren menturan dira

2021-01-07

Herrian anitzek edo ez bada denek ezagutzen dute Xavier Laxague, Aldudeko CUMA-ko langilea da. Neguan, elur egiten duenean, harek ditu bigarren mailako bideak garbitzen Mathieu Esain-ekin.

Bide departamentalak Ekipamenduak aski fite garbitzen baditu, mendialdean direnek, Xavier eta Mathieu-ren bisita igurikatzen dute. Eta azken egun hauetan arizanak dira lanean