Ametsa elkarteak arte marzial kurtsoak proposatzen ditu Euskaraz Lapurdin, Xiberoan eta Baxe Nafarroan.

09/10/2020

Kirol aktibitate bat Euskaraz xekatzen baduzue, Ametsa elkarteko arte marzialen hautua egiten ahal duzue. Elkarteak egongia Pagolan du, bainan leku ainitzetan eskaintzen ditu kurtsoak, Lapurdin, Xiberoan eta Baxe Nafarroan. Elkartea bera 2004ean sortu da, eta gaur egun 8 erakasleek segurtazen dituzte kurtsoak, horietan da Gorka Perez. Kirol ikasketak egin ondoan Marseilla eta Lyon-en, ondotik Aix-en-Provence-rat izan zen Frantziako yoseikan budo club handienean ikasteko. Orai Euskal Herrian ibilki da erakasten. Zer atxemaiten dakon kirol horri erran dauku Gorka Perezek.

Info gehiago beren facebook orrian, edo Gorka Perez deituz 07 70 28 06 21 zenbakirat.