Amikuze eta Irulegiko irratiaren biltzar nagusia

04/24/2019

Joan den ostiralean iragan da Amikuzeko eta Irulegiko irratiaren biltzar nagusia Donapaleun. Urte bat egiten du Donapaleuko antena irekia dela eta apostua irabazitzat ematen da entzuleen oharrak eta hurbiltasuna lortu baita.

Irailaz geroztik ere Amikuze eta Irulegiko irratiak elkarrekin eskeintzen dute 8:15 - 10ak tartea. Entzuleekiko hurbiltasuna handituz.

Konduen aldetik gorrian bukatu da urtea, kanpaina bukatu berri horren inportantzia aipatua izan da.

Horrez gain kanpainako animazioak aipatuak izan dira eta batezere maiatzaren 25ean antolatuko dugun dantza ikusgarria garaziko Jai Alaian, Martin Zalakain.

Maritxu Lopepe Baxe Nafarroako irratien lehendakariak pundu bat egiten dauku.