Amikuzeko 100 bat gaztek Amets Arzallusek idatzitako Miñan liburua irakurriko dute larunbat huntan Donapaleun

2021-10-16

Amikuzeko 100 bat gaztek Amets Arzallusek idatzitako Miñan liburua irakurriko dute larunbat huntan goizeko 9:00etatik goiti Donapaleuko Saint-Louis zinema gelan.  Ibrahima Balde migrante gaztearen ibilbidea kondatzen du liburuak.

Urriaren 22an, ostiralez, arratseko 8:30tan Donapaleuko Herriko etxeko gela berdean, migrazioari buruzko mintzaldia eginen da Amets Arzallus eta migranteeri laguntza ekartzen dien “Elkartasuna Amikuzen” elkarteko kideekin.

Mattin Irigoien, ZABALIK elkarteko kidearekin xehetasunak.