Amikuzeko AEK-ak Donapaleuko Gambeta karrikan du egoitza berria

2020-09-09

Amikuzeko Aek-an ez ohiko sartzea izanen da aurten. Auzitegi karrikako egoitza utzi eta Gambeta karrikara hurbildu dira egoitza argiago eta handiago batetara. Ez ohiko ikasturte batentzat gauza baikor bat. Horri lotua estrena ostiralean eginen da 6.30tan, aperitifarik gabe eta talde ttipiko bisitekin. Bestenaz izen emaiteak irailaren 14tik 25era iraganen dira, 2etatik 8etara Donapaleun eta irailaren 19an larunbatarekin Lartzabaleko herriko etxean 9etatik 12tara. Kurtso hasteak urriaren 5an. Bixente Claverrirekin mintzatu da Artzen Letona.