Amikuzeko lurralde batzordearen lehen bilkura ofiziala iragan da.

2020-09-14

Amikuzeko lurralde batzordearen lehen bilkura ofiziala iragan da. Begitarte berri andana bat agertu da. 35 lekurekin Amikuzen, 17 berriak dira. Eric Narbais Jaureguy Amikuzeko lurraldeko animatzailea izanen da, Arnaud Fontaine Oseraineko auzapeza sozial eta kirol guneen presidente ordea izanen da eta Charles Massondo Donapaleuko auzapeza Euskal Herri Elkargoko komisio permanenteko kide izanen da. Aipagaietan orain arteko xedeak zertan ziren, kirol etxea, osagarri etxea, industria gunea, janariaren mintegia, denak bide onean direnak... Horrez gain, helbideak, irisgarritasuna aipatuak izan dira eta 500 000€-rekin Amikuzerentzat zer eginen zen. Eric Narbais Jaureguy entzungai.