Amikuzeko lurraldean departamenduak eramaiten dituen lanen berri hartu dugu Anne-Marie Brute hautetsiarekin

2020-09-21

Amikuzeko lurraldean departamenduak eramaiten dituen lanen berri hartu dugu Anne-Marie Brute hautetsiarekin. Aiziritzeko itzulgunean Behaskane eta Donapaleuren artean, mural bat egiten ari dira bi artista. Bestalde, bizi mugi europar proiektua aitzinera doa, Juandone Jakobeko bidea lantzen hasiak dira. Bidea adosturik, segurtasuna lantzen hasiko dira bizikletaz ibiltzeko. Bukatzeko aipatutako gaia zuntz optikoarena izan da, ontsalaz urtea bukatu gabe plantan emana izanen da Amikuzen.