Amikuzeko mintegian, Jacod enpresan arropak sortzen ditu Denise Perisek

2021-07-01

Amikuzeko mintegira hurbildu gira jakod enpresaren ezagutzeko. Denise Perise arropa sortzaile eta dendaria da eramailea. Ofizio zaila izanik ere, arropak hemen sortu eta egin nahi dituzte. Momentuz 3 langile dira eta emendatzeko xedea dute.

Hurbiltasuna eta kalitatearen xerkan prezio xuxenak proposatu nahi dituzte. Ostiral huntan estrena eginen dute mintegian urteurrena ospatzeko, 14:00etan. Denise Perisekin egon gira.