Amikuzeko zango baloin elkarteak 40 urte !!

06/19/2019

Eta urte betetzen hunen ospatzeko, pesta antolatua da ekainaren 22an larunbat huntan Donapaleun. Sasoin ona egin dute neska edo mutikoen lehen eta bigarren taldeek. Lizentziatu gehien duen kirol elkartea da amikuzen 350 bat kondatzen baitita. Infrastrukturaren aldetik tinkoska direla aitortua izan zauku eta zelai artifizial baten ukaitea esperantxa dute, batez ere neguko partiden segurtatzeko. Xehetaunak Iban Lamarque eta Amaia Prebendé-rekin.

Larunbateko pestan, egun guzian zango baloin partidak izanen dira eta bazkari edo/eta afariarentzat izenen emaiteko deitu 06.31.28.39.12