Amikuzen euskarak prestigio guti balin bazuen orai arte, gauzak ari dira aldatzen

10/22/2017

Amikuzen euskarak prestigio guti balin bazuen orai arte, gauzak ari dira aldatzen, eta zor zakon lekua pixka naka atxemaiten ari da.

Hori agerian ezarri du Zabalik elkarteak larunbat goizean antolatu duen hizkuntzaren aldeko ekitaldian. Gertakari arrakastatsua, 400bat jende bildu baita.

Iñaki camino ikerlariak amikuzen egin lana oinarritzat hartuz, zabalik elkarteak  taula gainean bi mundu parrez par ezarri ditu : haurrak eta heskuara amikuzen, inaki caminoren liburuan agertzen diren adinekoak