Animazio sailean formakuntza berri bat proposatzen da sartze huntan Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoan.

09/23/2020

Animazio sailean formakuntza berri bat proposatzen da sartze huntan Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoan. Berri ona animazio saila gustukoa dutenentzat, eskas hori baizen Ipar Euskal Herrian. “BPJEPS loisirs tous publics” diploma eskuratzen ahal da. Formakuntza hunen ondotik lanbide desberdinetan baliagarri izango dena.

Frantsesenia lizeoan formakuntza berri hau azaroan abiatuko dute. Xehetasunak bildu aintzin, lizeoko zuzendaria den Xexil Cropuspeyrekin sartzea aipatu dugu. Laborantxa saila untsa baldin badoa, osagarri zerbitzu sailak nekezia handiak ezagutzen ditu.