"Anton Abadia, Dublinetik Hendaiarat" ikuskizuna eman izan da Donibane Garazin joan den igandean

2020-09-26

Duela bi mende Antoine d’Abbadie Dublinen sortu zen. Han Euskara ikasi zuen eta han abiatu zuen bere biziko abentura handia. Bidaia luzea Hendaiako kostaldean bururatu zuen, non bere gaztelu ospetsua eraiki zuen.

Patxo Telleriak sortutako ikuskizun huntan Txomin Héguy aktoreak Antoine d'Abbadie antzezten du eta eszenatokian esploratzailea, geografoa, astronomoa eta izan zen arteen zaindaria agerian uzten ditu. Irlandako, Brasilgo, Etiopiako, Pariseko eta Xiberoako doinuekin ikuskizuna ornitzen dute Alaia Phillips Ducauk kantuz, Mixel Ducauk gitarrean eta Xabi Zeberiok biolinan.

Ikuskizunak “Euskaldunen aita” izendatzen den Antoine d’Abbadieren aparteko ibilbidea jorratzen du eta bidaia koloretsu batera eramaten gitu.

Azkenaldikotz emanaldia emana izanen da azaroaren 29an Oihartzunen.