Astelehen huntan abiatzen da ihiztarien kopa Garatenean

2020-09-07

Goizeko Izarra Garaziko pilota elkarteari interesatuko gira astelehen huntan. Bi arrazoinengatik.

Alde batetik orai baita pilota elkartea izena emaiteko garaia. Bainan ere astelehen huntan abiatzen baita Goizeko Izarrak antolaturik, Ihiztarien kopa Garateneko trinketean. 27 garrena izanen da aurtengoa.

Plazer bat antolatzaileentzat, erran behar baita gutti direla Deskonfinamendutik, esku huskako partidak errezibitzen dituzten trinketeak. Jean Mixel Gorostiague Goizeko Izarrako kidea.