Aurten jende franko ibili da Euskal Herriko bortuetan

2020-09-21

Covid-aren ondorioz arrakasta handia ukan du mendiak aurten, jendea beste erresumetarat ezin joanez, eta espazio zabalen bila ibilkiz segurrazki... Garaziko bortuari dagokionez, udako sasoinaren bilduma egin dugu Henry Inchauspé, Garaziko mendi sindikateko presidentarekin. Sasoinaz bilan ona egiten dute, bai turismoan, bai artzaingoan, nahiz eta pataska batzuk izan diren. Lehenik sindikateko Etxola guneaz bilduma egin dauku.