Azken 8 urte zerraturik egon ondoan, Domintxinen herriko ostatua berriz ideki da

11/12/2019

EPFL egituraren laguntzarekin lehengo ostatua erosia izan da. Herriak obra handiak egin dute ostatuaren berritzeko, orotarat 170 000€. Departamendutik 64 000€ eskuratu dituzte, eta fisac proiektuari esker beste 30 000€. Bikote gazte bat instalatu da hor eta orai ostatua « Chez Oliv » deitzen da. Entzungai Sauveur Urritiaguer Domintxineko auzapeza, eta ondotik Olivier arra hartzailea

Asteazkenetan salbu, egun guziez idekia izanen da eguneko menu batekin, taldeko bazkari edo afariak eginen dituztelarik manaketen arabera. Deitu xehetasun guzientzat 05 59 67 43 88ra.  Horrez gain ogi eta egunkariaren erosteko gune bat izanen da.