Baigorriko eliza ederki bete da Ibiakoitzean, Tafalla-ko herriaren sustenguz antolatua zen kantaldian

2019-09-10

Hastapenean pantaila haundi batean ikusi dira Tafalla-k joan den Uztailean jasan zituen uholde eta makur haundien irudi harrigarriak eta kantaldia hasi aintzin, Iñigo eta JoxeMari bi Tafallarrek kondatu dute bizi izan zutena. Eskerrik beroenak bihurtu dizkiote Baigorriko herriari , erakutsi duen elkartasunarentzat. Kantadia hemen gaindiko abeslari ezagunek eskaini dute eta haueri juntatu da ere Tafalla-ko jotera bat, bere bi soinulariekin, bizpahiru kantu ozenen emaiteko. Pantzo, Iñigo eta Joxe Mari Tafallarrekin solastatu da eta, Joxe Mari Ezparza-k kondatu dio Tafalla eta Baigorriko herrien arteko harremanak aspaldikoak direla, hortaz diren dokumentu zaharrenak, duela 5 mendekoak baitira . Bainan hitza Iñigori lehenik