Baigorriko trinketak kudeatzaile berria du

06/21/2021

Duela aste pare bat jakin ginuen Baigorriko trinketan kudeatzaile berri bat izanen zela. Kudeatzaile berri horrek Andoni Berouet izena du eta gogotsu ekiten dio proiektu berri huni.

Proiektua bultzatzen ez da bakarrik izanen, bere neska lagunak emanen baitio laguntza, untsalaz ere, laster ukan beharko dituzkete langileak. Dituzten behar eta erronkak aipatu dauzkigu Andonik. Facebook orria sortzekotan da, informazioak laster!