Baigorrin erre den etxaldeko jabearen sustenguz, kantaldi arrakastatsua

02/21/2018

Baigorriko eliza mukurru bete da barda , beherea eta bi galeriak , herriko familia baten aldeko kantaldiaren etzuteko . Muttikoinea etxaldea , nahigabeak azkarki jo duena aintzineko egun hauetan . Bigarren aldikotz lau urte barne sua, makur haundiak egin dituenak kabala eta tresnerietan , eta gainera etxeko nagusi zaharra, Mixel , aste huntan zendu dela . Erramun Martikorena biziki hunkia agertu zauku , kantalditik landa