Barnekaldean koronabirusaren txertaketa kanpaina hasia da, 51 pertsona txertatuak Donapaleun ostiralaz geroztik

01/13/2021

Barnekaldean koronabirusaren txertaketa kanpaina hasia da, 51 pertsona txertatuak Donapaleun ostiralaz geroztik. Bi langile axolatzen dira txertatua izan nahi duten profesionalen biltzen. Batek ospitaleko langileak txertatzen ditu eta besteak ospitale kanpoko langileak, erizainak, adineko jendeen etxeetako langileak eta suhiltzaileak.

Txertoa ukan dezakete 50 urte baino gehiago duten osagarri saileko profesionalek eta 50 urte baino gutxiago dutenetan soilik osagarri arazoak dituztenek. Osagarri saileko profesionalak bazirezte Donapaleuko ospitalearekin harremanetan jar zintaizkete. Andde Arregi ospitaleko farmaziena, Stefani Cohor zuzendaria, Jean Hurmic ginekologoa eta txertatu den presuna bat entzungai.