Beilariak errezebitzen dituzte Garaziko Les Amis du Chemin de Saint Jacques elkarteakoek

2020-09-08

Beilari gutti aurten Donibane Garaziko Zitadela karrikako 39 garrenean. Les Amis du Chemin de Saint Jacques elkarteak kudeatzen duen egoitza hortan, beilariak errezibitzen dituzte, logeletaz eta Konpostelarainoko etapetaz informazioak emanez. Hor dute ere beilariek beren pasaportearen kredentziala edo zigilua tanponatzen. 200 bat kide ditu Les Amis de St Jacques elkarteak Frantzia iparrean. Jean Louis Aspirot, 10 urte huntan Zitadelako karrikako arduradunetan da. Eta aurten bezalakorik ez du sekulan ikusi. Konpostelako bide seinaletika garbirik atxikitzen dute ere elkarte hortako kideek. Bide bazterretan fruitudun arbolak landatzen dituzte beilariek jan ditzaten. Kapera batzuen kontserbazioaz ere arduratzen dira.