Bihar hasten da euskararen urtaroa ; Aurtengo berrikuntzetan : 3 lurraldetara zabaldua izan dela

11/13/2019

100bat ekitaldi izanen dira 16 egunez. Lau sail desberdinetan zatituak dira animazioak ikusgarriak, hitzaldiak tailerra eta bisitak. Ekitaldi ainitz, euskaraz, tokiko elkarte eta egiturek bultzaturik.  Antolatzaileek euskal elkargoaren laguntza ukan dute, bereziki komunikazio sailean, aurten ere liburuxka batean hitzordu guziak ageri baitira. Gurekin Chantal Erguy, Aiziritzeko auzapeza eta euskal elkargoan euskara batzordekoa