Bil ta garbi-k xekatzen ditu ondarkindegi berriak eraikitzeko herriak.

2019-03-28

Bazterrak berotzen hasiak dira ondarkindegi berrien inguruan.

Bil ta garbi sindikatak herri elkargoaren manuz hasi da iparraldeko herrietan lur eremuen xekatzen, eraikuntzetako ondarkindegi eta transformazio gune baten sortzeko.

Hilabete hastapenean 26 herrik gutun bat jaso dute haien herrian gune egoki bat bazela adieraziz. Eta teknikariekin bilduko zirela proiektuaren egingarritasuna aztertzeko.

 

Amikuzeren kasuan 3gune atxikiak izan dira 2 Gabadin eta bat Etxarrin.

Azken huntan kontseilua eta lurraren jabea proiektuaren kontra jarri dira.

 

Benat Casabon Etxarriko auzapeza gurekin da eta Martine Bisauta Bil ta garbiko presidenta.