Daniel Landart-en "Jendeak" antzerkia Arberatzen ostiral aratsean 8tan

11/15/2018

Ildoka konpainiak « jendeak » izeneko antzerkia emanen du azaroaren 16an ostiralarekin Arberatzeko beroa gelan gaueko 8etan. Daniel Landart-ek idatzitako liburutik oinarritu antzerkia da. 9 historio dira, zketx maneran emanak izanen direnak. Udaberrian emanaldi andana bat eman ondoan, Amikuzen izanen ditugu Ildoka konpainiakoak, Euskararen urtaroaren kari antolatua den hitz ordua. Daniel Landart idazlea eta Armand Jaunarena antzerkilaria entzuten ditugu