Denbora badoa eta orain presoak! Bakegileek eta Sarek, mendi tontorretara igotzera deitzen dute

05/07/2021

Larunbat huntan, Bakegileek eta Sarek, Euskal Herriko mendi tontorren igoera antolatu dute. Helburua argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean antzina egitea.

Iparraldean igoko diren 13 mendietan aldarrikapen desberdinak eginen dira: Jakes Esnal, Ion eta Unai Paroten askatasuna, salbuespeneko neurriekin bukatzea Oier Oaren egoera antzinarat eramanez, iheslarien egoera eta Mikel Barriosen egoera kondenatua izan baita eta kartzelan sartu beharko den itxoiten duelako. Emilie Martinekin xehetasunak.