Donapaleuko ospitalean ere mobilizazioa egin da erretreten erreformaren kontra...

02/17/2020

Erretreten erreformaren kontrako mobilizaziora deitua zen ospitaleetan joan den ostiralean. Donapaleuko ospitalean ere mobilizazioa egin da CGT eta CFDT sindikatuen izenean. Azpimarratu behar da ospitaleko langileek lan egunetan ezin dutela greba egin baina adierazten dute erakutsiz greban direla idatzia soinean, beraz hor zirenak lanaz kanpo zirenak ziren.

Horrez gain herritarrak ere hurbildu dira. Erretreten erreforma dela aitzakitzat hartuz ospitale publikoaren geroa ere zalantzan dela azpimarratzeko. Dpnapaleuko kasuan politikari eta zuzendaritzaren diskurtso baikorretik hurrun dira langileak Genofa Lamarque CFDTko sindikatakoak erran digunaz.2013an Donapaleuko ospitalea publikora pasatu zenetik, langile batzuek prudometan ezarri zuten ospitalea haien zahartasuna atxikitzeko. 2019ko ekainean langileeri arrazoin emana izan zitzaien, erabakiaren zain dira, Maitena minondo CGTko kideak xehetasunak eman dizkigu.