Donibane Garaziko herriko bozak: "Donibane Erne" zerrenda.

02/17/2020

Hilabetea eskas herriko bozetarako! Donibane Garazin, aldaketa izanen da Alfontxo Idiart-ek ez baitu 4 garren agintaldi batentzat bere burua aurkezten. Eta bi lista lehiatuko dira. Alde batetik « Donibane Bizi dezagun » zerrenda, Laurent Intchauspé-k eremaiten duena Eta bestetik Donibane Erne zerrenda, Xabi Larre duena buru.

Bigarren aldia da Donibane Erne, abertzale eta ekologistez osatu taldea presentatzen dela, Xabi Larre buru. Beren motibazioak azpimarratu daukzigu Xabi Larrek.

Jakin debate bat antolatuko dugula bi zerrenda buruen artean Irulegiko eta Amikuzeko irraian. Martxoaren 9an astelehen aratsarekin izanen da itxura guzien arabera, aratseko 7 orenetan.