Donibane Garaziko Herriko Etxeak deliberatu du herritarrek proposatu proiektuen diruztatzea

2021-01-04

Donibane Garaziko Herriko Etxeak deliberatu du herritarrek proposatu proiektuen diruztatzea, alde batetik herriaren bizian parte har dezaten baina ere  beren bizi moldearen hobetzen laguntzeko.  Otsaila arte dute herritarrek edo elkarteek dosierra Herriko Etxean pausatzeko. Xedeak Martxoan, Apirilean ikertuak izanen dira et Maiatzean Donibandarrek bozkatuko dute.

Arautegia eskuragarri da herriko etxean edo https://www.st-jean-pied-de-port.fr/ webgunean. Marie Claire Urruty Donibane Garaziko hautetsiak xehetasun guziak eman dauzkigu.

Bestalde, jakin ere Donibane Garaziko herriak Gazteen Herriko Kontseilu bat sortu nahi lukeela. Helburua: gazteen hitza eta ideiak kontuan hartzea da, eta hautetsiekin harremanetan jartzea, herriko engaiamenduaren gustu har dezaten eta beren herriaren biziaz interesa daitezen. Deialdia  9-17 urtekoei luzatu zaie, eta hautagaitza pausa dezakete Herriko Etxean urtarrilaren 31 arte.