Donibane Garaziko karrikak jadanik arrosez beztitzen hasiak dira

09/30/2019

Heldu den asteburuan, Donibane Garaziko karrikak jendez eta bereziki emaztez beteko dira Garazi En Rose ekitaldiaren 4 garren edizioa kari. Funtsean, Donibane Garaziko karrikak jadanik arrosez beztitzen hasiak dira. Urria, bularreko minbiziaren kontrako hilabete arrosa da. Eta heldu den igandean 1500 korrikalari eta ibiltari  elkarretaratuko dira, bularreko minbizi horren kontra.Isabelle Jean Garazi en Rose elkarteko laguntzaileak oroitarazi dauku, etekinak 3 elkarte desberdinen laguntzeko erabiliko direla, eta urtean zehar ere gauza frango lekuan emaiten dituztela bularreko minbiziaz informatzeko.