Donibane Garaziko postariak greba mugagabean sartu ziren atzo lanpostu baten kentzearen salatzeko

2021-04-22

Bi izan ezik, Donibane Garaziko postalari pietunak greba mugagabean sartu ziren atzo (04 21), lanpostu baten ezabapenaren salatzeko. Protestaren ondorio, gutunik ez zen iritsi atzo postontzietara. Gaurkoan, berdin gerta liteke, zuzendaritzak ezezkoa ematen balie langileen aldarrikapenei.

Diotenez, ber lan zama aitzina eramatea galdegina zaie, langile bat guttiagorekin. Beraz, lanpostua atxikitzea aldarrikatzen dute. Donibane Garaziko pietuna den Patricia Larraldek informazio gehiago eman dauzkigu.