Ipar euskal herri huntan bi zapatari baizik ez dira. Horietarik bat Donibane Garazin kokatua da. Zapat’herria zapateria Zitadelako karrikan kokatua baldin bazen, orain herriko etxe ondoan den lokal batean aurkitzen da. Lokal berria estakurutzat harturik Michelengana joan gira, zapatagintzaren inguruko informazioen eske.