Duzunaritzeko saien bazka lekua ezagutu

04/02/2019

Apirilaren 6an, Baigorriko CPIE inguramen zentroak ateraldi bat antolatzen du Duzunaritzen, Gamiako lepoan, goizeko 11etatik, arratsaldeko 4’orenetarat. Saien bazkalekua deskubritzeko, ibilaldi bat proposatua da, tailerrak ere izanen dira egunean zehar. Xehetasunak CPIE inguramen zentroko Felipe Iñarra-rekin.