Eguberriko merkatua eta kantu afaria Baigorrin

2021-12-02

Larunbat huntan Baigorrin Basaizeak antolaturik, eguberriko merkatua eginen da.

Abenduaren 11n ere hitzordua luzatzen du Basaizeak, Bixentainean, Colette Larraburu kazetariak idatzitako « Quand nous chantions sous Franco » liburuaren aurkezpen kantatuarendako. Liburu hunek frankismo garaian Euskal kantariek eginiko erresistentzia aipatzen du.

Peio eta Pantxoa, Eneko Labeguerrie, Guk taldeko Joanes Borda eta Panpi Lacarrieu izanen ditu lagun idazleak erranen kantatzeko. Ondotik kantu afaria izanen da. Izenak eman behar dira abenduaren 5eko basaizea@gmail.com helbiderat.