EH-ko etxe ekoizleen elkarteak 30 urte betetzen ditu aste huntan ; gaur zine debatea Donibanen

2019-10-15

Zine debate gaur, apairuak jatetxe eta eskoletan, etxaldeen ate idekiak… Hainbat hitzordu badituzte programatuak igande arte. Elkartea, 30 etxalderekin abiatu zen, etxe ekoizpengintza garatzeko helburuarekin.  Gaur egun, 300 dira eta gero eta etxalde gehiagok lehengaiak transformatzeko hautua egiten dute.  Lan anitz egin bada urte luze horietan, oraino ezagupen eskasa sendi du elkarteak. Hortarako, Egindako eta egin beharreko lanaz kontzientzia hartzeko, egun osoko eztabaida antolatua dute urriaren 17-an Donapaleuko zinegelan. Antton Urrizaga elkarteko ko-lehendakaria