EH-ko etxe ekoizleen elkartearen 30 urtereren karirat, Heletako Ezkaratza ostatu berrian apairu bereziak

2019-10-09

Heldu den astean, EH-ko etxe ekoizleen 30 urteak kari, iparraldeko 16 jatetxetan etxe ekoizpenekin egin apairuak proposatuko dira prezio berezian. Heletako Ezkaratza jatetxea hauetarik da.  Ezkaratza duela guti ideki du Bixente Chapelet-k. Eta preseski, bere apairuak etxe ekoizpenekin prestatzen ditu nagusiki. Pantxika-ri aurkeztu dio bere jatetxe berria.

 

Ez ahantz heldu den astean, EHko etxe ekoizleen elkarteak 30 urte beteko dituela. Egitarauan izanen dira filma emanaldi, mintzaldi eta nolaz ez apairuak. Heletako Ezkaratza jatetxean apairu berezia proposatuko du beraz Bixentek. Eta gainera, astea bururatzeko Urriaren 20-an, bere jatetxean elkartuko dira Etxeko ekoizleen elkarteko kideak apairu goxo batentzat. Xehetasun gehiagorentzat joaiten ahal zirezte ere www.semaine-production-fermiere.com helbide elektronikorat