Erakaslegoa utzirik, Nadia laborantxan instalatu da

2019-04-09

Joan den astean, Garaziko Vauban zinegelan ikusi ahal izan dugu « jeune bergère » izeneko Delphine Détrieren filma, hirian zuen lana utzirik eta artzaingoari lotu den emazte gazte baten ibilbidea eta eguneroko lana erakusten duena. Filmaren ondotik Anhauzen instalatua den Nadia Ansolabéhère artzaintsa gazteak bere esperientziaren berri eman dauku. Erakasle lana utzirik bere bizimolde aldaketa kondatu du publikoaren aintzinean. Galde egin diogu transizio errexa izan denez…