Erakusketak eta tailerrak aste buru huntan Donapaleuko Bideak gunean, ondarearen egunen karietarat.

09/17/2020

Ondarearen egunak ditugu aste ondar huntan. Donapaleuko bideak guneko hitzorduak aipatu aintzin, udako sasoin ezinago ona izan dutela azpimarratuko dugu bisitarien heina hirukoiztu zelako. Aste buru huntan orain arteko bi erakusketetaz gain bi tailer proposatuak izanen dira, larunbatean 10.30tan Morgan Teiletxearen eskutik Aiku japoniar olerkiaz eta bestea zuhaitzen bizi pribatuaz Errecart ikastetxeko 2 ikaslerekin Jilbaltar gaindi 9etan. Izenak aitzinetik eman behar dira 05 59 65 56 80 zenbakirat deituz. Horrez gain Bideart proiektuaren kari lekuko 17 artisten lanak ikusgai izanen dira. Baxe Nafarroako erakustokia eta Gamueko jauregia ere idekiak izanen dira Joel Susperregi bideakeko langilea entzungai.