Eritasun, istripu edo haur ukaite, Garazi Baigorrin jaz 60bat pasa laborari ordezkatuak izan ziren

2019-03-11

Asteart aratsalde huntan iraganen da Izpurako Mendikoa gelan, Sustengu elkartearen Biltzar nagusia. Sustengu,  laborantxako ordezkatze Sistema kudeatzen duen elkartea da, Garazi-Baigorri eskualdeari lotua. Urte guziz bezala, gai berezi bat jorratua izanen da elkartearen biltzar nagusian. Aurtengoaz xehetasunak eman aintzin, kotizazio edo urte saria ordaintzeko garrantzia azpimarratu nahi izan du Mikele Berrokoirigoin elkarteko presidentak

Sustengu elkartearen BN-a, asteart aratsaldeko 2 ontan, Izpurako Mendikoa gelan.