“Esker 1000” proiektuan, 1000 musikari kontzertu batean

2018-04-07

Euskal irratiek bultzatzen duten, “Esker 1000” proiektua aurkezten dautzuegu. 1000 musikari kontzertu batean, 11 euskal rock kantu mitiko eskainiz. Desafio honetan, bateriajole, baxu-jotzaile, gitarista bai eta kantariek ere parte hartzen ahal dute, izan amatur ala profesional, eta erran gabe doa belaunaldi guzietakoei idekia da.

Esker1000-ko facebook orrialdean aurkituko duzue izen emaite txostena. Dena dela, badira jada hainbat musikari ezagun bat egin dutenak ekimenarekin. Berri Txarrak-eko bateria jolea, Galder Izagirre edo Jurgi Ekiza artistak esaterako.