Esku huska, Mikael Darmendrail-ek jauntzi du astelehen arratsalde huntan berezkoen B mailako buruz burukako Frantziako txapela.

02/18/2020

Esku huska, Mikael Darmendrail-ek jauntzi du astelehen arratsalde huntan berezkoen B mailako buruz burukako Frantziako txapela. 40-24 emaitzarekin nagusitu zaio Antton Amulet-i. Partida hastapena tinko izan bada, 15 –na zirenean Eskulariko pilotariak ziloa egiten jakin izan du eta Amikuztarra ez da sekulan berriz heinerat itzuli. Antton Amulet entzungai.

Lehen buruz burukako xapela da 24 urte beteko dituen Mikael Darmendrail-entzat. Errebantxa bat da ere, kasik 2 urtez ez baita aritu ahal izan pilotan arazo fisiko batzuen gatik, Mikale Darmendrail entzungai. A mailakoen finala iragaitea goaitatu beharko da binakako txapelketa nola osatua izanen den jakiteko!