Euskal Elkargoko egoitza, herriko etxea eta bizitegi sozialen estrena ofiziala egin da joan den larunbatean Iholdin

2020-09-22

Euskal Elkargoko egoitza, herriko etxea eta bizitegi sozialen estrena ofiziala egin da joan den larunbatean Iholdin. Kasik 600 000 euroko obrak egin dira lekuan, Estatuak, Departamenduak, Eskualdeak eta Euskal Elkargoak erdiz lagundu dituztenak. Beste erdia herriko etxearen gain zen. Beñat Cachanault Iholdiko auzapezarekin mintzatu gira. Lehenik Euskal Elkargoko Iholdi Oztibarre lurraldeko animatzaile funtzioa berrikitan hartu duen Xavier Lacoste dugu entzungai.