Euskal Herriko Laborantxa ganbarak ohiko zikiroa prestatuko du igandean EHZn

07/02/2021

Aurten ere, aspaldiko urtetan bezala, EHZko antolatzaileek EHLGri galdegin diete prestatzea igandeko zikiroa. Irisarriko kirol gelan izango da bazkaria, euri ala eguzki, babesean egoteko gisan.

Irisarrin iraganen den festibala 3 eguneko formulakoa izanen da aurten berriz, kontzertu, eztabaida eta animazioak herrian berean izanen dira, eta usaiako zikiroa igande eguerditan. Sasi ardia gozatzen ahalko da. Euskal Herriko Laborantxa Ganbarako Bixente Eiherabiderekin mintzatu gira.