Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere sustengu kanpaina abiatuko du urriaren 7an

10/03/2019

Sos biltze kanpaina hau abiatuko da urriaren 7tik azaroaren 10an Lurramarekin bururatuko da. Kanpainaren aurkezteko, berrikitan Lohitzunen Xemiateia etxaldean istalatu diren Sabrina larzabal eta Julen Perezen esperientzia goraipatu dute. Jean bernard Pocheluk die etxaldea trasmititu, bi gazteak ez baitira laborari seme-alaba.  Instalazio kausitua,  baina oraino hurbiletik segitzeko beharra senditzen dute, ibilbide sanoa hartu arte. Segipen hori EHLGak egiten du, eta gisa hortako zerbitzuen seguratzeko du sos kanpaina egiten EHLGak. Entzungai Beñat Molimos presidenta, eta Antton Cabannes Lagunak elkartekoa