Ezterenzubiko proietu batek eztabada sortzen du...

2020-03-13

Proiektu haundi batek Ezterenzubiar baten harridura eta kezka sortzen du.

Herriko bozak direla eta, herritarrek informazio orrialde bat eskuratu dute beren etxeetan, Jean Louis Poydessus auzapezak eta bere kontseiluak 6 urtez ereman lanaren bilana eginez. Bainan ere proietu berri baten aipamena eginez. Hau deitzen da « Bicimugi ». Departamendua, Turismo bulegoa, Donapaleuko herria, Nafarroako eta Errioxako turisma agentziak eta Europako txirrindularien federazioa dira partaideak. Jean Mixel Maitia Ezterenzubiarra aski kezkaturik jin zauku proietu hunen aipatzerat.

Jean Louis Poydessus auzapeza ere juntatu dugu, proeiktu hau presentatzea proposatuz. Erantzun dauku nahiago duela beha egon zinez bozkatua eta onartua izaitea horren berri emaiteko. Erran daukunaz ere, etxez etxe ibilitzean herritarrak ez zaizkio Jean Mixel Maitia bezala arranguratuak agertu.